Askatasuna Abdullah Öcalanentzat – 2023ko Martxa Luzerako deialdia

23 urte baino gehiago pasatu dira Abdullah Öcalan bahitu eta atxilotu zutenetik, 1999ko otsailaren 15ean, lege internazionala urratzen zuen zerbitzu sekretuen operazio baten barruan. Kanpoaldearekiko kontaktua ia guztiz moztuta, Turkiako Imrali irlako kartzelan egon da bakartuta ordutik. 2011tik preso orori dagozkion eskubideak ukatu dizkio Turkiar estatuak behin eta berriro, abokatuen bisitak eta edozein kontaktu mota debekatuz; 2015etik, delegazio politiko eta familiari ere eragotzi diote Imraliko pertsona bakarreko kartzelara bisita. Abdullah Öcalanek pairatzen dituen bakartzearen baldintzak munduan bakarrak dira, eta presoen eskubideak babesteko akordio internazional ororen kontrakoak.

Öcalanek Kurduen auzian daukan posizio gakoa aintzat hartu gabe ari dira Imraliko isolamendu eta higadura baldintzak mantentzen, Ekialde Hurbileko eta Kurdistango egoerari aterabide bat aurkitzeko aukerak oztopatuz. Abdullah Öcalanen kartzela baldintzak eta bere osasun egoerak eragin zuzena dute gerraren norabidean, baldintzen okertzeak gatazka armatua areagotu eta gogortzea ekar baitezake. Aldiz, baldintzen hobekuntzak edota Abdullah Öcalanen askatasunak eragin positiboa eta egonkortasuna ekarriko lituzke herrialdera, egungo gatazken amaiera baketsurako erabakigarri izanik.

Bere konfinamendu bakartuaren egoera deskribagaitzak gorabehera, inoiz ez du amorerik eman Ekialde Hurbilerako soluzio baketsu baten bilaketan. Urte luzez negoziatu du Turkiako gobernuarekin, kurduentzat irtenbide demokratikoa bilatzen saiatuz. 2005 eta 2006an 3,5 milioi kurduk sinatu zuten Abdullah Öcalan euren ordezkari politiko gisa aitortzen zuen askapen eskaera. 2015ean beste 10,3 milioik sinatu zuen askatasun eskaria.

Bakartze honek ez dauka inongo oinarri legalik eta bere osasun-egoeraren informazio faltak milioika pertsona kezkatzen ditu. Honengatik guztiagatik, otsailaren 6tik 11ra kalean hartuko ditugu Abdullah Öcalanen askatasun osoa eskatzeko.

Gerraren, isolamenduaren eta jazarpen politikoaren amaieragatik- bakeagatik, askatasunagatik, demokraziagatik!

Zatoz 2023ko Martxa Luzera!

Informazio laburra:

-Harrera otsailaren 4an, Ginebra

-Konferentzia Internazionala eta elkarrekin partekatzea, bertan

-Martxa Luzea, 2023Bi egunekoko otsailaren 6tik 11ra

-Manifestazio luzea Estrasburgon, otsailaren 11n

-Kirolerako zapatilak eta arropa beroa gomendagarri. Lotarako zakua norberak ekarri behar du.

Interesa duen orok gurekin kontakatu dezake: longmarch2023@proton.me

Martxan zehar Covid-19ari dagozkion neurriak hartuko dira.

Martxan espero zaitugu. Izen ematea jaso bezain laster, informazio gehiago bidaliko dizugu.

Ondo izan,

Prestaketa Batzordea