
AMAITU DEZAGUN ISOLAMENDUAREKIN, FAXISMOAREKIN ETA OKUPAZIOAREKIN! IRITSI DA ASKATASUNAREN UNEA!

Kurdistango gizartea iratzarri da, justizia sozialez beteriko mundurantz abiatu da, eta mundu
guztiari esperantza berrituak eskaini dizkio. Mugimendu kurdua osatzen duten oinarriak ditugu
demokrazia erradikala, emakumeon askapena eta kontzientzia ekologikoa; beste mugimendu
askoren oinarri bilakatu dira pixkanaka. 2012an Rojavan argitu zen lehen aldiz emakumeen iraultza
eta gizartearen autoantolakuntza esperientzia, eta orain mundu mailan garatzeko alternatiba bilakatu
da. Abdullah Öcalanek proposatutako konfederalismo demokratikoa jada ez dago soilik Rojavan
edota Kurdistango mendietan; mundu osora iritsi da eta jende ugarik ikertzen eta praktikan jartzen
du.
Alternatiba hau oraindik Modernitate Kapitalistaren erasopean dago: Kurdistan Hegoaldearen
kontra Turkiak egiten duen eraso-gerra, Rojavaren inbasioa, iparraldeko Kurdistango gizartearen
kontra AKPren erregimenak darabiltzan politika faxistak. Isolamendu politikak, Alemaniako
Gobernu Federalaren eta Europar Batasunak babestuak.
Isolamendu politika hau bereziki nabarmena da Turkiako Imrali kartzela-irlan. 1999ko otsailaren
15eko nazioarteko konspirazioaren ondorioz, bertan atxilo dago ordutik Abdullah Öcalan,
Kurdistango Langileen Alderdiko sortzaile eta gida dena. 10 urtez bertako preso bakarra izan zen.
Kontagaitzak diren baldintzak izanda ere, inoiz ez du esperantzarik galdu Ekialde Hurbileko
gatazkentzat irtenbide baketsu bat bilatzen saiatzeko. Urte askotan zehar turkiar gobernuarekin
negoziaketan aritu zen helburu hori lortzeko. Kurdistango gizartearen gehiengo zabalak Öcalan bere
ordezkari gisa aitortzen du. 2005/2006ean jasotako 3.5 milioi kurduren sinadurak horren erakusle
dira. 2015ean, 10.3 milioi sinaduraren bidez berriro ere bere askatasuna eskatu zuten.
Konparaziorik ez duen isolamendu egoeran dago Öcalan, turkiar estatuak hala erabakita. Borroka
luzeengatik ez balitz, ezingo luke abokatu eta familiaren bisitarik jaso. 2019Ko maiatzean,
esaterako, kartzela barru zein kanpoko milaka pertsonak hileetako gose greba egin zuten, eta
isolamendua haustea lortu: urte luzeen ondoren posible izan zuen abokatuekin kontaktatzea,
denbora laburrez izan bazen ere. 2021Eko martxoan Öcalanek anaiarekin izan zuen azken telefono
elkarrizketa bat-batean eten zen, ezezagunak zaizkigun arrazoiak medio. Ordutik ez da Öcalanen
berririk izan, eta horrek bere osasun egoeraren inguruan zalantza sortzen du. Imralin, turkiar estatua
ez da soilik Öcalan pertsona gisa isolatzen saiatzen, batez ere bere ideietatik datozen lorpen
demokratikoak erasotzen, isolatzen eta ezabatzen saiatzen da.
Horregatik, bakearen eta demokraziaren aldeko borroka Öcalanen isolamenduaren kontrako
borrokarekin lotzen da. Bera baita konfederalismo demokratikoaren arkitektoa, estatu-nazioari
kontrajartzen zaion eredua. Era berean, demokrazia eta askatasunaren alde mundu guztiak piztuta
dauden borrokentzat indarra eskainiko duen ekintza da.
Altxa gaitezen isolamenduaren, faxismoaren eta okupazioaren aurka! Borrokatu dezakgun Öcalanen
askatasunaren alde! Askatasunaren ordua iritsi da!
2022ko otsailaren 5etik 12ra egingo dugun Martxa Luzera gonbidatzen zaituztegu internazionalista
guztiok, “Isolamenduarekin buka dezagun- Askatasuna Abdullah Öcalanentzat!” lelopean.
Martxaren bukaeran Estrasburgon manifestazio alaia izango dugu.
Informazioa:
-Topaketa, informazio saioa eta harrera ekitaldia otsailaren 5ean Frankfurten.
-Martxa Luzea otsailaren 6tik 11ra, Frankfurtetik Saarbrückenera.
-Ekitaldia Saarbrückenen otsailaren 11n.
-Otsailaren 12an manifestazio handia Estrasburgon.
-Gomendatzen dugu kirolerako zapatilak eta arropa beroa ekartzea, baita lotarako zakuak ere.
-Izena emateko, idatzi: longmarch2022@protonmail.com
Covid-19aren aurkako neurriak mantenduko dira martxan zehar.
Zuen parte hartzea eta bertan elkar ikustea espero dugu. Zuen mezua jaso bezain laster, informazio
gehiago eta data zehatzak bidaliko dizkizuegu.
Agur iraultzaileak,
Antolakuntza Batzordea